Heldu den ikasturtean ez dute eskola berriz irekitzeko aukerarik izanen Zubietan

TTIPI-TTAPA 2015ko ots. 12a, 11:57
Zubietako eskolak ezin izanen ditu ateak berriz ireki 2015-16 ikasturtean. Artxiboko argazkia

Bortz ikaslerekin posible izanen zela hitz eman arren, orain zortzi ikasle eskatzen ditu Hezkuntza Departamentuak

Urtebete zeramaten Zubietako gurasoek eta Herriko Etxeak lanean berriz ere eskolako ateak irekitzeko. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentutik aipatua zuten irekitzeko aukera bazela, bost matrikula izanez gero. Aspaldixko lortuak ziren bortz matrikula horiek 2015-16 ikasturterako, baina orain bost ez direla aski, zortzi behar direla aipatu dute orain. Hurrengo urteetan jarraipena izatea ere eskatu zuten Iruñetik eta 2016-17 ikasturterako lau haurren matrikulaziorako idatzizko konpromisoa emana zen. Baina hauek denak ez dituzte kontuan hartu eta egoera aldatzen ez bada, heldu den ikasturtean ere herritik kanpo ikasi beharko dute Zubietako haurrek.

Ikuskari bat bidali zuten eskola zer baldintzatan zegoen eta zer obra behar zituen ikustera, eta nahiko iritzi ona eman zuen. Beraz, bazen berriz eskola irekia ikusteko itxaropena, baina orain zapuztu egin dute. Aurrematrikulazio garaia hurbiltzen zela eta seinalerik ematen ez zutelako deitu zuten udaletxetik Iruñera. Aurrematrikulazioa hasi baino hiru egun lehenago ezetza telefonoz jakinarazi zion David Herreros zuzendari nagusiak alkateari. Gai honek ere haserrea piztu du herrian. Udalak ere ahobatez onartua zuen eskola berriz irekitzea eta aurrekontuetan diru-sail bereziak onartuak zituen eskolarako, Iruñetik eskatu bezala, baina azkenean deus ere ez.

Malerrekako herrietako eskolek ere bere haserrea agertu dute Hezkuntza Departamentuaren erabakiarekin, idatzi baten bidez Zubietako eskola irekitzea eta Hezkuntza Departamentuak eskolak irekitzeko ezartzen dituen irizpideekin ez jolastea eta seriotasunez lan egitea eskatu dute. Eskoletatik gogorarazten dutenez, Nafarroako Parlamentuak Landa Eremuko Eskolen aldeko Dekalogoa onartu eta sinatu zuen eta bertan hartutako konpromisoen artean, «ikasle kopuru zehatz bat heltzean, eskolak ireki edo berrireki herriak eskatzen badu eta ikuspegi ekonomizistak baztertuz, herriak bizirik mantentzeko, eskolak zerbitzu publiko gisa ulertu eta etekin ekonomikoen gainetik beharrezkoak diren inbertsioak egitea» ageri ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun