Elurrari eta hotzari aurre eginez, igaro dira aurtengoan ere Beintza Labaiengo inauteriak. Otsailaren 6an, ortziralarekin eman zioten gazteak hasiera ostatuan afari batekin. Hurrengo egunean, herrian barrena ibili ziren etxez etxe puskak jasotzen kordionaren laguntzarekin.
Aldi berean, haurrak eta gaztetxoak ere inauteriak ospatu zituzten Beintzako ostatuan bazkari eder batekin. Menua honakoa izan zen: fritoak, zopa, oilaskoa eta postrea.