XXXI. Txoko-Txiki lehiaketako sariak banatu dituzte ikastolan

Aitor AROTZENA 2014ko eka. 26a, 12:05

Utzitako argazkia.

Tantirumairu ikastolak antolatutako XXXI. Txoko-Txiki ipuin eta ilustrazio lehiaketako sari banaketa egin zen ekainaren 13an. Aurten, ikastolakoekin batera, Irain eskolako LHko ikasleek ere parte hartu dute. Ipuin lehiaketan hauek izan dira saridunak: Maitane Erkizia (1. maila), Lexuri Arotzena (2.), Garazi Ubiria (3.), Orti Aro­tze­na (4.), Izaro Iparragirre (5.) eta Uxue Urroz (6.) lortu du saria eta Irati Iriartek ai­pa­mena. Ilustrazio lehiaketan, Hamelingo Txirulariaren ipuinerako ilustra­zioak marraztu behar zituzten. 1. mailan Fermin Bertiz (lehen saria) eta Nahia Pumar (aipamena), 2. mailan Angie Olabe (saria) eta Naiara Ubiria (aip.), 3. mailan Imanol Mesa (saria) eta Oihana Arru­ti (aip.), 4. mailan Naroa Garbisu (saria) eta Sara Txoperena (aip.), 5. mailan Manex Ramos (saria) eta Ane Ordoki (aip.) eta 6. mailan Garazi Migeltorena (saria) eta Zuriñe Erkizia (aip.).
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun