Urtero bezala, maiatz hasiera mugitua izanen dute Lesakako San Fermin erretiratu elkarteko kideek. Maiatzaren 1ean ibilbide neurtua eginen dute eta maiatzaren 4an, Ama eta Amatxien Eguneko bazkaria.
Maiatzaren 1ean ibilbide neurtua eginen dute. Goizeko 9:30ean eman beharko dute izena eta 10:00etan abiatuko da lehen bikotea egoitzatik eta Landazelaiak, saihesbidea, Osasun Zentroa, parkea, Sumusa, Kastillobaita, Irubide, Martxanpaita, Txakaingo zubia, Matxitenea, Lizardibaitako zubia, Eroski eta plazan barna berriz ere egoitzara bueltatuko dira. Ondoren hameketakoa izanen dute parte hartu duten bazkideek.
Hilaren 4an, berriz, Ama eta Amatxien eguneko bazkaria izanen dute egoitzan. Txartelak apirilaren 30a baino lehen hartu behar dira, 20 eurotan.