Martxoaren 15ean, Gure esku dago eguna ospatuko da Lesakan. Bertan, 11:30ean "Gure esku dago" lipdub-a grabatuko da, Bortzirietako hainbat talde eta elkarteren partehartzearekin. Herritar guztiak daude gonbidatuak bideoan parte hartzera.
Ondoren, pintxoak eta sagardoa egonen dira jubilatuetako arkupetan. Furgoneta informatiboa egonen da egun osoan ekainaren 8an Iruñea eta Durango batuko dituen giza katean parte hartzeko metroak eta kamisetak erosteko aukera eskainiz. Bertze gainerakoan, Izarra okindegian eta Legarra liburudendan bada metroak erosteko aukerarik.