Abiatzekotan da Euskal Herriko Bertsolari txapelketa nagusia eta horren simulakroa antolatu du irailaren 21ean Bortzirietako Bertso Eskolak Lesakan. Hain zuzen, txapelketan parte hartuko duten lau bertsolari nafarrak (hiru Lesakakoak) ariko dira Erregeneko baratzean, Arrano parean, larunbat arratsaldeko 7etatik aitzinera.
Beraz, Xabier Silveira, Julio Soto, Erika Lagoma eta Eneko Fernandez ariko dira kantari eta Iban Garro izanen da gai-jartzaile.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!