Tantirumairu ikastola Zestoako Ekainberrin bisitan

Aitor AROTZENA 2013ko mar. 14a, 12:01

Tantirumairu Ikastola

Tantirumairu ikastolako Lehen Hezkuntzako ikasleek Zestoako Ekainberrira (Ekaingo lezearen erreplika) joan ziren martxoaren 5ean. Kobazuloan bisita gidatua egin zuten denek, linterna eta guzi. Baina horretaz gain, mailaren arabera tailer ezberdinak ere egin zituzten. Honela, lehen eta bigarren mailakoek Animaliek jarraika tailerra egin zuten, lehen gizakien erara animaliak marraztu eta margotu zituzten ikatza eta buztina erabiliz; hirugarren eta laugarren mailakoak Suaren bila ibili ziren eta makilak, lastoa eta sokak erabiliz sua egitea lortu zuten. Bosgarren eta seigarren mailakoek, argazkian ageri den bezala, Ehiza egun bat izan zuten, Ekaingo bizilagunek erabiltzen zituzten tresnekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!