Etxalarko Elizagoien ahizpek irabazi dute Bidasoaldeko XV Trikitixa txapelketa

TTIPI TTAPA 2012ko uzt. 2a, 12:37

18 bikotek parte hartu dute aurten trikitixa txapelketan. Estitxu Elgorriaga

Ttikienen kategorian Mattin Lopez eta Ane Renaud lesakarrak nagusitu ziren Lesakan

Baztan, Malerreka eta Bidasoako XV. Trikitixa txapelketa jokatu zen uztailaren 1ean, igande arratsaldean Lesakan. Beti bezala, Lesakako Trikitixa taldeak Lesakako udalaren laguntzaz antolatutako txapelketako partehartzaileak bi kategoriatan banatu ziren, 13 urtetik goitikoak eta 12 urtetik beheitikoak.

Baztan, Malerreka eta Bidasoako XV. Trikitixa txapelketa jokatu zen uztailaren 1ean, igande arratsaldean Lesakan. Beti bezala, Lesakako Trikitixa taldeak Lesakako udalaren laguntzaz antolatutako txapelketako partehartzaileak bi kategoriatan banatu ziren, 13 urtetik goitikoak eta 12 urtetik beheitikoak.

Gazteen kategorian bortz bikote aritu ziren, Etxalarko Itsaso Elizagoien eta Irune Elizagoien ahizpak izan ezik, gainerako guziak gipuzkoarrak: Maria Lasa eta Garazi Otegi (Zizurkil eta Asteasu), Ane Balerdi eta Jokin Tolosa (Altzo eta Amezketa), Josune Arakistain eta Ander Arakistain (Lastur) eta Maite Subijana eta Jone Pagaldai (Getaria eta Aretxabaleta).

Edurne Iturbe trikitilariak era Oihana Irastorza panderojoleak osatutako epaimahaiak Etxalarko Elizagoien ahizpei eman zien garaipena, 116 punturekin. Txapela eta garaikurrez gain, 270 euroko saria izan zuten. Bigarren saria, 170 euro eta garaikurrak, Maria Lasa eta Garazi Otegirentzat izan zen eta gainerako partehartzaileek 70 euroko dietak jaso zituzten.

Ttikien kategorian, berriz, 13 bikote aritu ziren, denak bortz herrietakoak: Andrea Etxeberria eta Maiana Sein (Igantzi), Naroa Arriada eta Maren Etxenike (Igantzi), Aiala Mitxeo eta Anne Yanci (Igantzi), Mattin Lopez eta Ane Renaud (Lesaka), Amaia Lasaga eta Josune Ramirez (Lesaka), Amaia Taberna eta Olaia Urdangarin (Lesaka), Olaia Yanci eta Izaskun Galardi (Lesaka), Irati Iriarte eta Ane Ordoki (Lesaka), Uxue Iturria eta Rafaela Gomes (Etxalar), Igone Arozena eta Janire Telletxea (Etxalar), Martxel Larraza eta Eduarda Gomes (Etxalar) eta Ainhoa Telletxea eta Aritz Irazoki (Etxalar).

Lesakako Mattin Lopez eta Ane Renaud suertatu ziren irabazle, 30 punturekin. Txapelez gain, 70 euroko saria jaso zuten. Bigarren saria, 60 euro, Amaia Lasaga eta Josune Ramirez lesakarrak lortu zuten, 29 puntu terdirekin. Hirugarren saria (50 euro), Aiala Mitxeo eta Ane Yanci igantziarrek eskuratu zuten (29,25 puntu). 40 euroko laugarren saria Amaia Taberna eta Olaia Urdangarin lesakarrentzat izan zen (29 puntu) eta bosgarren saria, 35 eurokoa, Etxalarko Ainhoa Telletxea eta Aritz Irazokirentzat (28,5 puntu). Gainerako partaideek 30 euroko dietak jaso zituzten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun