Lesakako Olentzero eta Jaiotzen lehiaketa ortziral eguerdian eginen da plazan

TTIPI TTAPA 2010eko abenduaren 23a

Urtero urtero olentzero ikusgarriak plazaratzen dira Lesakan. Irudian, iazko irabazlea. Artxibokoa

Helduen kategorian irabazten duen Olentzeroak 300 euro eta bandarekin ateratzeko eskubidea lortuko ditu

Eguberri bezperako olentzeroren etorrerak haurren ilusioa piztu eta besta eta ospakizun giroa sortzeaz gain, konpetiziorako tarte bat ere uzten du, Lesakan bederen. Izan ere, olentzero eta jaiotzen lehiaketa eginen da abenduaren 24an, ortziral eguerdiko 12:00etatik aitzinera.

Eguberri bezperako olentzeroren etorrerak haurren ilusioa piztu eta besta eta ospakizun giroa sortzeaz gain, konpetiziorako tarte bat ere uzten du, Lesakan bederen. Izan ere, olentzero eta jaiotzen lehiaketa eginen da abenduaren 24an, ortziral eguerdiko 12:00etatik aitzinera.

Olentzero lehiaketan hiru taldetan banatzen dira partehartzauleak: 10 urte arteko haurrak; 11 urtetik 15urterainoko haurrak eta 16 urtetik goitikoak. Kategoria guzietan izaten dira partehartzaile guziendako sariak, baina helduen kategoriako irabazleak 300 euro eskuratzen ditu eta Olentzero hoberenari ere Esparza saria ematen zaio, baita ilunabarrean musika bandaren laguntzarekin kalejiran ibiltzeko eskubidea ere. Sariketara joan behar duten taldeak guttienez 6 pertsonakoak izanen dira eta Olentzeroa bizkar gainean dutela bi abesti kantatu beharko dituzte: bata, nahitanahiez, “Olentzero buru haundia” eta bigarrena talde bakoitzak nahi duena. Bederatrzi lagunek osatutako epaimahai herrikoiak talde bakoitzaren olentzeroa, janzkera eta abestia puntuatuko du eta 11-15 urte arteko taldeetan gaztetxoek beraiek egindako lana ere baloratuko da.

Jaiotza lehiaketan, 10 urte arteko eta 11 urtetik goitikoen kategorietan banatuko dira partehartzaileak eta hauek ere sariak izanen dituzte. Gainera, udalak emandako sariez eta olentzero onenari emandako Esparza sariaz gain, Lesakako Zerbitzuen Elkarteak, hobekien abesten duen olentzero eta jaiotza taldeari sari berezia emanen dio.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun