Ainara Fresneda Etxeberria preso lesakarra aske gelditu zen maiatzaren 22an, bortz urteko kartzela zigorra bete ondotik. Palentziako Dueñas espetxetik atera zen goizean eta eguerdian ongietorri xume bat eskaini zitzaion bere etxe atarian. Senideek eta lagunek ez zuten Ainara besarkartzeko aukera galdu eta aurreskua ere dantzatu zioten. Gero, mahaiaren inguruan bildu ziren elkarrekin otordutxo bat egiteko.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!