Epaiketa sententzia zain eta herrian mobilizazioak egin dira

Aitor AROTZENA 2010ko mai. 13a, 11:08

Utzitako argazkiak

Barajasko T4ko atentatuan parte hartu izana egozten zaie, baina ustezko aitorpen horiek egin zituztenean torturak salatu zituzten

Joan den astean epaitu zituzten Madrilen Igor Portu, Mattin Sara­so­la eta Mikel San Sebastian herritarrak. Fis­kalak Barajasko T4ko atentatuan parte hartu izana egozten badie ere, hirurek lehen egunetik uko egin zioten deklara­tzeari, Espainiako Auzitegi Nazionalak torturak ahal­bide­tzen dituela salatuz. «Ez dut auzitegi faxista hau ontzat ematen, eta ez dut deklaratu­ko», erran zion epaimahaiari Mattin Sarasolak. Igor Portuk epaiketa gelan azaldu beharko lituz­keenak tortura salaketan erran zituela adierazita egin zion uko deklaratzeari. Mikel San Se­bas­tianek torturak ahalbidetzea leporatu zion Auzitegi Naziona­lari. Lau eguneko epai­ke­­­ta­ren ondotik, sen­tentzia­ren zain gelditu da.
Epaiketa zela eta, joan den astean hain­bat mobilizazio egin ziren he­rrian, batzarra astelehenean, elkarretara­tzea asteazkenean eta larunbatean manifestazioa.

Tortura salaketa Iruñean
Bertze aldetik, apirilaren 30ean Iruñean egindako pre­n­tsau­rre­koan, Bortzirietako zenbait kargu publikok eta herrita­rrek oroitarazi zuten Portuk eta Sarasolak torturatuak izan zire­la salatu zutela 2008ko urtarrilean ustezko aitorpenak egin zituztenean. Josu Irazoki Berako alkateak salatu zuen Auzitegi Nazionala ez dela zilegizko epaitegia.
Zaine Rekondo lesakarrak gogorarazi zuen Joxe Arregiren heriotzatik gaurdaino milaka he­rritar torturatuak izan direla, «tortura ez baita nahigabean gutti batzuekin gertatzen den zerbait, Euskal Herrian sistematikoa da, maizegi izaten dugun egia gordina».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun