Behin eta berriz erabiltzeko erosketa-poltsa banatu du Lesakako Zerbitzuen Elkarteak

TTIPI TTAPA 2008ko urriaren 10a

TTIPI TTAPA

Lesakako Zerbitzuen Elkarteak ingurumena errespetatzeko helburuarekin, behin eta berriz erabiltzen ahal den erosketa-poltsa banatu du herrian. Zerbitzuen Elkarteak eta Herriko Etxeak erdibana ordaindu dituzte 1.025 poltsak egitea eta etxeetara banatzea kosta diren 2.900 euroak. Javier Oronoz elkarteko idazkariak urriaren 3an egindako aurkezpenean aipatu zuenez, bezero aunitzek ingurumenarekin sentsibilizazio berezia daukate eta aunitz bere poltsa edo kapazoarekin joaten dira dendetara. Plastikoaren erabilera murrizteko helburua dute merkatariek kanpaina honekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun