Egindako azken hauteskundeetan ere, ELA sindikatuak lortu ditu Zalain Transformados lantegian boto gehien. Ekainaren 23an egindako hauteskunde sindikaletan %92,17eko parte-hartzea izan zen. ELAk 98 boto eskuratu zituen, botoen %31,41a, alegia. Horrenbertzez lau ordezkari izanen ditu, azkenekoetan baino bat guttiago. Boto guttiko aldea atera zion, ordea, LAB bigarren indarrari, honek 92 eskuratu baitzituen. Hala, ordezkari kopuru bera izanen du LABek ere, lau, aitzinekoan bezalaxe.
UGTk ordezkari bat gehiago
Hirugarren indarra UGT izanen da. Honek 65 boto lortu zituen eta hiru ordezkari izanen ditu, lehen baino bat gehiago. CCOOk, berriz, 32 boto eskuratu zituen eta ordezkari bakarra izanen du, lehen bezalaxe, baita Confederacion de Cuadrosek ere. Azken honek 25 boto jaso zituen.