Beti Gazten futbolean aritutakoek biltzeko asmoa dute ekainaren 9an. Goizean partiduren bat jokatu eta elkarrekin bazkaltzea da xedea. Gehienbat 1980 eta 1990. hamarkadetan aritutakoak ari dira antolaketa lanean, baina edozeinek parte har dezake. Egungo talde nagusiko jokalariek, bederen, bazkaltzera joateko intentzioa dute.