Kanpainaurrean sartuak gaude dagoeneko, Herria Aitzineraren panfletoa ere jaso dugu etxean, baina aitzineko jarrerarekiko aldaketarik gabe. Beti bezala, gertatzen ari denaren erru guztia bertzeek dute; erretako autobusez atzendu gara, kutxazainak erretzeagatik hustu behar izan dituzten etxebizitzez —ondorioz, bizilagunak familiakoengana edo hoteletara joan behar asteetarako— pistolen lapurretaz, eta abar.
Ikuspegi ekonomikoetik, Herria Aitzinerak fidanzak aipatzen ditu, baina dituzte aipatu Ogasun Publikoak ekintza bandaliko horiek direla eta ordaindu behar izan duela. Lesakan bakarrik pintadak garbitzen eta ondasun publikoa konpontzen, 30.000 euro gastatu ditugu.
Eta gure herriari dagokionez, ez saiatu herritarrak nahasten: lehengo kuartelaren eraikina ez zen nahikoa Kutlur Etxea izateko.
Salatzen duten Udalaren gestio ez argia, irrigarria da: legealdi guztian hamarnaka bilera egin dira, herri mailan zein eskualdean, Agenda 21 tarteko gai horiek lantzeko asmoz, baina bere presentzia eta parte-hartzea nulua izan da.
Inork ez zituen udaletxetik bidali, kontua da ez dituzte jokoaren arauak jarraitu. batzordeetan parte hartzeko ateak ireki genizkien, baina ez zuten lan egin nahi izan. Badakigu itxuratu gabe eta instituzietan egon gabe zaila dela lanean aritzea, baina ez da gure errua.
Hirigintzako espekulazioak ere salatu ditzute berriz. milagarren aldiz oroitarazten dizuet Lesakako Planean euren botoa aintzat hartu zela, eta ez dugu gauzatu bertzerik egin.
Ez dugu polemika honekin jarraitzeko inolako asmorik, baina hori ezker abertzaleak gure aurka egiten duen kanpainaren araberakoa izanen da; argi dagoena da ez dugula onartuko azken lau urteotan Lesakaren alde deus egin ez duten pertsonen kritikarik.
Kultur Etxearen inguruan urratsik eman baino lehen, Kultur taldeek, sozietateek eta elkarteek Kultur Etxearen kokalekua eta eraikuntzan erabakiko dugula jakitea nahi dugu.
Bukatzeko, erran ilusioz gaudela heldu diren hauteskundeetan zintzo lan egiteko erabakia hartu dutelako; ailegatzen diren eta zintzilik dauden gai guztiak eztabaidatuko ditugu. Hori bai, espero dugu gehiengoaren erabakiak errespetatuko dituztela, hagitz demokratikoak ez diren lehengo bideak hartu gabe.
Juan Fermin Mitxelena - Lesakako alkatea