Ferien eguna eta salmenta ibiltariari buruz inkesta egiten ari da Udala

Aitor AROTZENA 2007ko otsailaren 20a

012-Infolocal zerbitzuaren bitartez, feria eguna ortzegunetik ortziralera pasatzea zer iruditzen zaien galdetuko zaie ehun herritarreri. TTIPI TTAPA

Feria eguna ortzegunetik ortziralera pasatzea aztertzen ari da

Udala azienda feria ortzegunetik ortziralera pasatzeko ideia eta ortziraletan komentu inguruan izaten den salmenta ibiltariarekin zer egin aztertzen ari da. Herritarren iritzia jakiteko, 012-Infolocal zerbitzuaren bitartez telefono inkesta bat egiten ari zaie otsailean ehun bat herritarrei, bi galdera hauei erantzuteko.

Feria eguna ortzegunetik ortziralera aldatzeari dagokionez, erantzuteko lau aukera eskainiko dira: ortzegunetan jarraitzea nahi duten; ortziralera pasatzea nahi duten; berdin zaien edo bertze proposamenen bat duten. Salmenta ibiltariari dagokionez, bere horretan segitu dezala, debekatu dadila edo berdin zaiela izanen dituzte aukeratzeko. Telefono bidezko inkesta honetan hartzen den erantzunaren arabera erabakiko du Udalak zer egin bi gai hauekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun