Atekabeltzen, larunbatetan izanen dira tailerrak 10:30etik 12:30era. Azaroaren 7an, 14an, 21ean eta 28an elkartuko dira. Amatasuna eta emakume izatea oinarri hartuta, sormenari bide eman eta artelanak sortuko dituzte. Izena eman edo informazio gehiago eskuratu nahi duenak gizarte zerbitzuetara deitu beharko du 948 51 08 40 telefonora.