Bachir, Iba eta Mananen istorioa kontatzen du Sustraiak dokumentalak. Haurrak zirela beraien herrialdea utzi eta Nafarroara bizimodu hobe baten bila etorri ziren hiru gazteren istorioa. Nafarroan eskalada eta mendia ezagutu dituzte, «aske sentitzen diren lekua».
Luis Arrieta zuzendariak parte hartuko du aurkezpenean eta ikusleen galderak erantzunen ditu. Emanaldia LAGA Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko kulturartekotasun programako teknikariak antolatu du.