[ARGAZKIAK] Leitzako Geltokiak ireki ditu ateak

Ttipi-Ttapa

Urriaren 23an egin zuten Leitzako Geltokiaren irekierako festa. Uxue Zabaleta Telleriak hartu du Leitzako Udalaren jabetzakoa den ostatuaren, jatetxearen eta aterpetxearen ardura. Jende ugari hurbildu zen inaugurazio festara: proiektua bertatik bertara ezagutu, mokadutxoa jan eta musika eta herri kirolak ere ez ziren falta izan.

50 lagunentzako lotarako tokia, publikoari irekitako taberna eta jatetxea eta taldeko jarduerak eta ekitaldiak egiteko erabilera anitzeko gunea eskaintzen ditu Leitzako Geltokiak. Inbertsio garrantzitsua izan da Leitzako Udalarentzat. Geltokia gaitzeko lanen kostua 955.240 eurokoa izanen da, eta 852.000 euroko dirulaguntza jasoko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun