Emakume Master Cup zirkuituko Lau eta Erdiko Master Laboral Kutxa txapelketako elite mailako bigarren kanporaketak jokatu zituzten igandean Urnietan. Alize Sagarduik arerio zaila zuen, Aizane Ibarrola eta amore eman behar izan zuen goizuetarrak, 22-9 galdu ondotik. Beste kanporaketetan ere ez zen berdintasun handirik izan eta Osesek 22-9 irabazi zion Lopez de Okarizi eta Garaik 22-11 irabazi zion Zabalari.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.