Feli Madariaga Torrealdairen bizitza aletuz, hainbat emakumeren bizimoduari eman dio ahotsa Enbeitak. Baserriaz, emakumeez eta lurrarekiko loturaz ari da liburuan: baserriaren irudi erromantikoa alde batera uzten du, baina baserrian bizitzeko hautuaz, baserriak aske bizitzeko ematen dien aukeraz ere ari da.
Habelarte Mendialdeko baserritarren elkarteak antolatu zuen hitzordua, Aresoko Udalaren laguntzarekin.