Urriaren 24an herriko plazan 08:00etan elkartuko dira eta hamabost laguneko taldea elkartzen bada, autobusez joanen dira Añarbeko urtegiko bidegurutzera. Urraideko lepoan hasiko dute itzulia eta hamahiru kilometroko ibilbidea osatuko dute. Lau orduz ibiliko dira Oiartzungo mendietan eta 13:30 aldera buelta autobusez eginen dute. Gero, bazkaria antolatu dute Umore Onan.