[ARGAZKIAK] Bustitik, baina erantzun beroa izan du Leitzako Elkartasun Egunak

Ttipi-Ttapa

Euripean elkartasuna aterpe titularrean bildu genuen iaz 2izi Elkarteak Leitzan antolatutako Elkartasun Eguna. Aurtengoa laburbiltzeko ere esaldi bera erabil genezake. Euria gogotik bota zuen urriaren 17an, baina antolatzaileek aipatu dute helburua bete zela, «jendeak oso ongi erantzun» zuelako. Igaratza Apezetxeak ateratako argazki sorta duzue ikusgai.

Xabat Illarregiren bertsoekin hasi zen ospakizuna eta Ituren eta Zubietako joaldunak, Erraldoien konpartsa, fanfarrea… festa giroa zabaltzeaz arduratu ziren. Kantu bazkarian giro bikaina sortu zen eta sarien zozketa ere egin zuten.

Hauek dira zenbaki saridunak:

  1. saria: 05931
  2. saria: 06465
  3. saria: 00519
  4. saria: 08625
  5. saria: 01497
  6. saria: 08635
  7. saria: 05407

Sariak jasotzeko azken eguna urriaren 24a izanen da, 14:00etan.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun