Onintza Enbeitak bere liburua aurkeztuko du ostiralean Areson

Ttipi-Ttapa

Feli Madariaga eta Onintza Enbeita. 

Bizitza baten txatalak, andre bat lurrari emana liburua Aresoko udaletxeko erabilera anitzeko aretoan aurkeztuko du, ostiralean, urriaren 23an.

Aurkezpena 18:30ean hasiko da eta Onintza Enbeita idazlea bera ere bertan izango da. Habelartek eta Aresoko Udalak antolatu dute hitzordua eta Landa Eremuko Emakume Baserritarren Egunarekin du lotura.

Enbeita bertsolaria, idazlea eta baserritarra da, eta Feli Madariagaren bizipenetan oinarrituta osatu du liburua. Baserriko bizimoduaren argazkia osatu du: «Gure amonen, birramonen edo gure amen bizimodua kontatzen da hemen andre baten ahotan. Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun