Aurrera Mendibil Mendi Taldekoak Jaizkibelera joanen dira larunbatean

Ttipi-Ttapa

Aurrera Mendibil Mendi Taldekoak urtarrilean egin zuten irteeran.

Urriaren 24an, 07:30ean, egin dute hitzordua Leitzako Herri Aretoaren aldameneko aparkalekuan. Kotxez Hondarribiara joan eta Guadalupeko ermitatik hasiko dute itzulia, 08:30ean.

Lau bat orduko itzulia egitea da asmoa. Jaizkibelgo kaskoan, itsasoa begi bistan, 16 kilometro eta 600 metroko desnibela du proposatutako ibilbideak. 

Bukaeran, eguraldiak laguntzen badu, Guadalupeko mahaietan bazkalduko dute norberak etxetik emandakoarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun