Udazkeneroko hitzordua galdu gabe, festa giroan elkartu ziren Goizuetan erroldatutako jubilatuak. Umore Ona Elkarteak antolatzen du festa eta aurten, 65 lagunentzako bazkaria prestatu dute elkartean. Tripa ongi beteta, Ainara eta Daniren eskutik dantzan aritzeko aukera izan zuten. Musean eta trukean ere aritu ziren eta irabazleek sariak eskuratu zituzten. Museko irabazleak, Esteban Arotzena eta Patxi Bakero izan ziren eta txapeldunordeak Jose Antonio Lujanbio eta Rosa Begiristain.Trukeko irabazleak, berriz, Pakita Huizi eta Juanita San Miguel izan ziren eta txapeldunordeak Mari Carmen Tomasena eta Mikela Elizalde.