La bola negra 2026ko espainiar filmik arrakastatsuena izan da. Javier Calvo eta Javier Ambrossik zuzendutako lanak historiako hiru garaitan, 1932an, 1937an eta 2017an gertatzen diren hiru gizon homosexualen (Carlos, Sebastián eta Alberto) bizitzak kontatzen ditu. Hiru garai, hiru bizipen, baina elkarrekin lotuak daudenak. Garaiko kasinoetako bozketetan bazterketa adierazten zuen bola beltzaren metafora eta Federico García Lorcak 1936an amaitu gabe utzitako antzezlan misteriotsu bat dira trama lotzen duten ardatzak.
Palestine 36 filma Annemarie Jacir zinegileak zuzendu eta idatzitako drama historikoa da. 1936 eta 1939 urteen artean, Palestinara garamatza. Istorioak fikzioa eta artxiboko irudi errealak uztartzen ditu, herrialdearen gainbehera eta britainiarren menpe egoteak dakarren talka koloniala erakutsiz.