Jeiki abesbatzak kontzertua eskainiko du larunbatean Goizuetan

Ttipi-Ttapa

Jeiki abesbatzako kideek euskal autoreen errepertorioa eskainiko dute.

Euskal soinu ondarearen ibilbideak zikloaren baitan, herriz herri kontzertuak eskaintzen ari da Jeiki abesbatza. Larunbatean, hilak 17, Goizuetako Elizan ariko dira, 19:00etatik aurrera. Sarrera dohainik izanen da.

Euskal autoreen errepertorioaz gozatu eta euskal musikaren historiaz gehiago jakiteko aukera eskaintzen du Euskal soinu ondarearen ibilbideak zikloak.   Jeiki abesbatzak Nafarroako Kutxa Fundazioan aurkeztutako proiektua da eta kronologikoki eta era pedagogiko batean azaltzen dituzte interpretatzen dituzten obrak.  XV. eta XVI. mendeko Alostorrea eta Jançu Janto kantak, euskarazko kantarik zaharrenak izan daitekeenak eta herrikoiagoak diren kantak eskainiko dituzte. Kontzertuan zehar abesbatzako zuzendaria den Vinaixa Gartziak azaltzen ditu historian zehar musika idazteko erak izan dituen aldaketak. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun