Goizuetan erroldatutako jubilatuen eguna ospatuko dute igandean

Ttipi-Ttapa

Bazkaria izanen dute Umore Ona Elkartean.

Udazkenean festa giroan elkartu ohi dira urtero Goizuetan erroldatuta dauden jubilatuak. Umore Ona Elkarteak antolatzen du festa eta aurtengo hitzordua urriaren 18an, igandean, izanen dute.

Festari hasiera emateko meza izanen dute 11:00etan. Ondotik, pilota partidak antolatu dituzte. Frontoitik Umore Ona Elkartera joanen dira; bazkaria izanen dute 14:00etan. Izen ematea aurretik egin behar bazen ere, 12 euro bazkarian bertan ordaindu beharko dituzte. Arratsaldean jokatuko dituzte truk eta mus txapelketak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun