Mikel Illarregik egin ditu grabazioak eta Leitzako hogei bat emakume artistek parte hartu dute: Leire Retegik, Garazi Erbitik, Onintza Bengoetxeak, Pilartxo Sagastibeltzak, Arantzazu Lizartzak, Miren Tirapuk, Birjinia Mariezkurrenak, Ione Gorostarzuk, Naiara Agirrek, Saioa Maritorenak... eta beste hainbatek. Urriaren 15ean, Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Egunean, aurkeztuko dute emaitza. Herri aretoan, 19:00etatik aurrera, dokumentala ikusteko aukera izanen da. Proiekzioaren ondotik, gaiari buruzko solasaldi txiki bat eginen dute, eta ondotik mokadutxoa.