Liburutegi Ibiltaria asteazkenean Areson izango da

Ttipi-Ttapa

Lehendabizi eskolako ikasleek egingo dute liburu trukea eta 14:10etik aurrera, eskolako atarian, herritar guztiek izango dute liburuak maileguan hartzeko aukera.

LAGA biblioneta liburuz bete eta irailaren 23an egin zuen ikasturteko lehenbiziko bisita Harkaitz Delgado liburuzainak. Asteazken honetan, urriaren 14an, izango da hurrengoa.

Liburuzainak ekarritako liburuen artetik bat aukeratu edo aldez aurretik libururen bat eskatzeko modua ere izango dute aresorrek. Libururen bat eskatu nahi dutenek 621 24 80 24ra mezu bat bidali beharko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun