Aitziber Garmendia eta Jon Plazaolak protagonizatzen duten Arizona antzezlana izanen da Leitzan, igande honetan, urriak 11. Drama eta komedia uztartzen dituen ikuskizuna 19:00etan eginen da Herri Aretoan eta 7 euroren truke ikusi ahal izanen da aitzinetik sarrera eskuratu baduzu. Bertzelako kasuan, 30 minutu lehenago salgai izanen dira 8 euroren truke Herri Aretoko leihatilan bertan.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.