Palestina

[ARGAZKIAK] Jende ugari bildu da Gernika-Palestina herri ekimenak deitutako elkarretaratzeetan

Ttipi-Ttapa

Gernika-Palestina herri mugimenduak deituta, elkarretaratzeak egin zituzten atzo iluntzean Goizuetan, Leitzan Beran eta Etxalarren. Aroa Noblek eta Eñaut Sagastibeltzak Leitzan eta Garazi Loiartek Goizuetan ateratako argazkiak dituzue ikusgai.

Genozidiorik ez, Gerrarik ez lemapean egin zituzten elkarretaratzeak eta Leitzan 160 lagunetik gora eta Goizuetan 50 bat elkartu zirela aipatu dute.  Gaza eta Palestinako gainerako lurraldeetan bizi duten egoera«jasanezina» dela salatu zuten eta Munduaren egoera bera ere halaxe dela: «genozidioak, gerrak, blokeoak, goseteak, desplazamenduak...». Nazioarteko legedia «sistematikoki urratzen» da: «Israel eta AEB gelditzen ez baditugu, inpunitate osoz jardungo dute euren logika inperialista eta espantsionistaz». Horren aurrean, «herrien subiranotasunaren alde» agertzeko deia egin zuten, «bakea eta justizia aldarrikatu» nahi dugu.



Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun