Hamar aizkolari lehiatuko dira, azaroaren 13an, Doneztebeko ferietan, jokatuko den finalerako bortz txartelen bila
Eskualdeko aizkolari bakarra izanen da larunbateko kanporaketan, Leitzako Jon Rekondo. Berekin batera, gaur egungo txapelduna, Otsagabiko Iker Vicente, Arribeko Ibai Soroa eta Txomin Amundarain, Arostegiko Oier Kañamares, Julen Kañamares eta Xuban Kañamares, Errazkingo Eneko Saralegi, Altsasuko Oier Mitxelena eta Dorraoko Iban Resano ariko dira.
Bortz enbor moztu beharko dituzte: Bi kanaerdiko, bi 60 ontzako eta oinbiko bat. Finaleko lanaren erdia, hain zuzen. Aipatu bezala, bortz lehenbizikoek jokatuko dute finala, baina azken bi sailkatuek maila galduko dut