Txistularien dianarekin hasi eta bazkalordura arte, bizikleta itzulia, erraldoien kalejira, ginkana, rokodromoa, plazako pilota txapelketaren errebantxa, dantza emanaldia eta Incansables txarangaren erronda izan zituzten. Bazkarian 177 lagun elkartu ziren eta urtetan egindako lana eskertuz, omenaldia egin zieten Karmen Agirre, Marimi Odriozola eta Pilar Azpirozi. Bazkalondoan, Ingurutxoa dantzatu zuten elkarteko hainbat kidek eta buruhandiak, Incansablesen kalejira eta luntxa izan zituzten iluntzera arte. Joxe Mendizabalen eta Zaze DJaren eskutik, musikarik ere ez zen falta izan. Giro ederrean, goizeko ordu txikiak arte luzatu zuten pesta.