Goizuetan erroldatutako jubilatuen eguneko bazkarirako izena ematea irekita dago

Ttipi-Ttapa

Goizuetan erroldatuta dauden jubilatuei egin diete festan parte hartzeko gonbidapena.

Urriaren 11, igandea, izanen da izena emateko azken eguna.

Umore Ona Elkartea hasia da Goizuetan erroldatutako jubilatuen eguna antolatzen. Izena emateko orriak Amaia Kafetegian eta Umore Ona Elkartean zintzilikatu dituztela jakinarazi dute. Bazkarira joan nahi duenak, eta truk eta mus txapelketan parte hartu nahi duenak, urriaren 11 baino lehen eman beharko du izena. Bazkaria egunean bertan ordaindu beharko da, hamabi euro.

Urriaren 18an, igandean, 11:00etan meza izanen dute festari hasiera emateko. Ondotik, pilota partidak antolatu dituzte. Bazkaria 14:00etan izanen da Umore Ona Elkartean. Arratsaldean jokatuko dituzte truk eta mus txapelketak, gutxienez, lau bikotek izena ematen badute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun