Urriaren 20an eginen dute zozketa eta irabazle bakarrak eramanen du saria: herriko bederatzi komertziotan erabiltzeko 110 euroko bederatzi erosketa txartel eskuratuko ditu. Ane Egizabal Fisioetxean, Bi Pauso oinetako dendan, Garbi drogerian, Izaskun estetika zentroan, Lizarraga harategian, Maimur liburu dendan, Occident aseguruetan, Oihana Erbiti farmazian eta Txokosferan erabiltzeko erosketa txartel bana.