'ZtandaP' binakako bakarrizketa izanen dute urriaren 4an Goizuetan

Ttipi-Ttapa

Idoia Torregarai eta Mirari Martiarenak aurkeztuko dute 'ZtandaP' binakako bakarrizketa Zubietan.

Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai umoregileek eskainiko dute emanaldia udaletxeko ganbaran, 18:30ean. Sarrera dohainik izanen da.

Eguneroko gaiak lehertzen saiatuko dira Martiarena eta Torregarai betaurreko moreak jantzita. Horretarako orgasmo arrakala, maitasun erromantikoa, señorak eta elkarbizitza izanen dituzte hizpide. «Kritika eginez, deseraikiz eta barre eginez bazterrak lehertzeko» prest daudela diote. Goizuetako Kultur Taldeak antolatu du hitzordua. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun