Rufus, igeri egiten ez zekien sugea 2026ko norvegiar animaziozko pelikula euskaraz eskainiko dute. Rufus sugearen istorioa kontatzen du filmak: Ozeanoaren bihotzean, uharte sekretu batean, itsas sugeen komunitate bat bizi da. Erdi itsas munstroa eta erdi dragoia den osaba Ludoviken ke magikoak, irla babesten du. Bertan, Rufus gaztea bizi da; honek nahiago du bakarrik egon, ez delako oso ongi egokitzen, batez ere, igeri egiten ez dakielako. Hondamendi bat gertatzen denean eta osaba Ludovikek uhartea babesteko dituen botereak galtzen dituenean, Rufusi dagokio funtsezko papera jokatzea eta bere familia salbatzea. Baina bere beldurrik handiena gainditzeko gai izanen da?
El ser querido Rodrigo Sorogoyen zuzendariaren film dramatikoa da eta Javier Bardem eta Vicky Luengo aktoreak dira protagonistak. Esteban Martinez zine zuzendari entzutetsuaren paperean ariko da Bardem. Ezaguna da bere pelikulengatik, baita bere bizimoduagatik ere. Bere proiektu berrian, Emilia (Vicky Luengo) alabari paper bat eskainiko dio, aktore gisa bere ibilbidea bultzatzen laguntzeko aitzakiarekin. Elkarrekin lanean arituta harremana estutuko dute eta inoiz itxi ez diren zauri zaharrak irekiko dira berriz.