«Indarrak batu, komunitatea sendotu eta aldaketarako nahia edo konpromisoa adieraztea» zen EH Bilduren helburua eta jende ugarik parte hartu zuen hitzorduan. EH Bilduko Arkaitz Rodriguezek eskainitako hitzaldiarekin eman zieten hasierai egunari eta ondotik, kalejira egin zuten Maddi Ane Txoperena eta Sustrai Colina bertsolariek alaituta. Eguna borobiltzeko, 21:00etan, afaria izan zuten Habelarte Mendialdeko baserritar elkartearen eta Torrea Herrikoaren eskutik.