Urriaren 2an hasiko dira berriz ere Goizuetako Ibilaldi Osasuntsuak

Ttipi-Ttapa

Kuadrilla ederra bildu izan da aurreko ikasturteetan. Aurtengorako ere gonbidapena luzatu dute: «baldintza bakarra 65 urtetik gora izatea da.

Udako atsedenaren ondotik, urriaren 2an hasiko dira Ibilaldi Osasuntsuak. Urrian ostiralero elkartuko dira eta azarotik aurrera, hamabostean behin.

Egokitutako ibilaldiak dira eta etxetik kalera ateratzeko aitzakia bat izan eta herriko beste adinekoekin elkartuta, kirola egin eta tarte goxo bat pasatzea da helburua. Jubilatuen etxean, 10:00etan elkartu eta handik eguraldiaren arabera batera edo bestera mugituko dira. Itzulia 12:00 aldera bukatu eta bukaeran sorpresa izanen dute. Parte hartzeko baldintza bakarra 65 urtetik gora izatea da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun