[ARGAZKIAK] Joseba Sanchezek errekorra ezarri du 1,8 tonako harri baldarrarekin

Ttipi-Ttapa

Baldar Eguna ospatu zuten larunbatean Berastegin (Gipuzkoa) eta harri baldarrekin hainbat erronka egin zituzten. Tartean, giza proba. Leitzan bizi den Joseba Sanchezek 1.778 kiloko harri baldarra 6 metro eta 90 zentimetro mugitzea lortu zuen.

Ordu erdian 1.778ko kiloko harri baldarra ahalik eta gehien mugitzea zen Joseba Sanchezek larunbatean bete behar zuen erronka eta errekorra ezarri zuen: 6 metro eta 90 zentimetro mugitzea lortu zuen.

Sanchez ez zen izan Baldar Egunean parte hartu zuen eskualdeko ordezkari bakarra. Josetxo Urrutia eta Unai Urkiola leitzarrek 113 kiloko harri baldarra jaso zuten. Bost minutuan zortzi altxaldi eman zizkion Urkiolak eta sei altxaldi Urrutiak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun