Neskei taldean lasterka aritzeko aukera eskaini nahi diete Leitzako kiroldegian

Ttipi-Ttapa

Urriaren 8an probako saioa antolatu dute.(Argazkia: Magnific)

Hamasei urtetik gorako emakumeentzako ikastaroa antolatu dute eta urriaren 8an probatzeko aukera emanen dute, 19:00etan. Inolako konpromisorik gabe, proba saioan parte hartu nahi dutenek kiroldegiko harreran eman beharko dute izena urriaren 6a baino lehen.

Emakumeei taldean lasterka aritzeko aukera eman nahi diete Leitzan. Entrenamendu plan bat jarraitu eta ikasturte osoan zehar erresistentzia maila hobetzea da asmoa. Gainera, taldean egiten den praktika honi segida eman, eroso sentitu eta nahi dutenek elkarrekin lasterketetan parte hartzea bultzatu nahi dute. 

Azaldu dute gutxieneko maila bat izatea ez dela beharrezkoa: «Denentzat izanen da eta izena ematen dutenen arabera talde bat edo gehiago sortuko ditugu». Helburua, «norberaren bere erritmo eta gaitasun maila antzekoa dutenekin taldean joatea da».  

Ikastaroan parte hartzeko, kiroldegiko bazkideek hilabetean 12 euro ordaindu beharko dituzte eta bazkideak ez direnek 17 euro. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun