'Harreman osasuntsuak lagunartean' hitzaldia eskainiko dute asteartean Goizuetan

Ttipi-Ttapa

Nerea Mendizabalek eskainiko du hitzaldia. Komunikazio ez bortitzean aditua, psikopedagogoa eta Gizarte Hezkuntzan diplomatua da.

Nerea Mendizabal adituak eskainiko du hitzaldia udaletxeko ganbaran, 16:30etik 18:30era. Izena emateko 948 510 840ra deitu behar da.

Mendizabal komunikazio ez bortitzean aditua, psikopedagogoa eta Gizarte Hezkuntzan diplomatua da. Harreman osasuntsuak lagunartean  saioan, seme-alabek lagunartean dituzten zailtasunetan gurasoei zein leku dagokien hausnartuko dute. Liskarretan noiz eta nola esku hartu proposatzeaz gain, helduen jarrera lagungarriak eta oztopagarriak identifikatzeko eta mingarriak diren jarreren aurrean nola jokatu jakiteko gakoak emanen ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun