Irailaren 27tik aurrera kulturaz blaitzeko aukera izanen dute Leitzako Herri Aretoan

Ttipi-Ttapa

Eider Rodriguez eta Anari, Dena zulo bera zen ikuskizunean. (Argazkia: Mendi Urruzuno)

Irailaren 27an emanen diote hasiera udazkeneko kultur agendari. Anarik eta Eider Rodriguezek Ipuin kantatuak: Dena zulo bera zen emanaldia eskainiko dute 19:00etatik aurrera. 

Eider Rodriguez idazlea eta Anari elkarrekin ariko dira oholtzan: Rodriguezen ipuin baten irakurketa, Anariren abestiekin tartekatuz. Sarrera zortzi euro ordaindu beharko da.

Urriko lehenbiziko asteburuan, berriz, zinemaz gozatzeko aukera izanen da. Rufus: igeri ez zekien sugea pelikula emanen dute 17:00etan eta El ser querido filma 19:30ean. Zinema bonuak eskuratzeko aukera ere badela gogorazi dute. 17:00etako saiorako bonuak, 31,50 euro balio du eta 19:30erako saiorako bonuak, 41,50 euro. Prezio horretan, bederatzi sarrera eskura daitezke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun