2025eko irailean jarri zuten martxan Leitzako jangela komunitarioa. «Herritik sortu, bertan kudeatu eta zaintza erdigunean jarriko duen zerbitzua» eskaintzeko helburuarekin.
Iazko ikasturtea zen lehenbizikoa eta egunero ehun otordu inguru eman zituzten. Asteko menuan bertako produktuei lekua ematea zen helburuetako bat eta «mimoz prestatutako menu freskoa eta garaikoa eskaintzea». Gaur iluntzean, Erleta eskolako jangelara joaten denak Egoitz Zabaleta sukaldariak prestatutako platerak dastatzeko aukera izanen du.