LeitzEnduro martxa eginen dute larunbatean Leitzan

Ttipi-Ttapa

LeitzEnduro martxaren lehenbiziko edizioa izanen da larunbatekoa.

Mendiko bizikletarekin maldan gora eta behera ibiltzea maite dutenek, hitzordua dute irailaren 26an Leitzan. Aurrera Kirol Elkarteak eta Leitza MTBk LeitzEnduro proba antolatu dute estreinakoz. 

Parte hartzaileak 09:00etan aterako dira Leitzako plazatik. Lehenagotik nabarituko da mugimendua herrian, dortsalak  07:30etik 08:40ra banatuko dituzte.  Parte hartzaileek bi ibilbide izanen dituzte aukeran: 32 kilometrokoa eta 25 kilometrokoa. Ez da proba lehiakorra izanen, baina jaitsiera bat kronometratua izanen da. Ibilbide luzea egin behar dutenen kontrola 12:45ean itxiko dute eta jaitsiera kronometratuta 13:00etan. Ondoren, 14:15ean sari banaketa eginen dute. Kategoria bakoitzeko podiuma osatuko dute eta opariak, pintxoak eta edariak banatuko dituzte parte hartzaileen artean.

Ibilgailuentzako aparkalekua Leitzako eskoletan egokituko dutela jakinarazi dute antolatzaileek eta parte hartzaileek kiroldegiko dutxak erabiltzeko aukera izanen dutela 15:00ak arte. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun