Parte hartzaileek bi ibilbide izanen dituzte aukeran: zazpi kilometro eta erdiko ibilbide luzea eta herri inguruan osatuko duten ibilbide laburra.
Izena emateko epea irekita dago eta lotura honetan sartuta, irailaren 29a izanen da azkeneko eguna. Haurrek zortzi euro eta helduek hamar euro ordaindu beharko dituzte eta trukean 2zi kamiseta eskuratzeko aukera izanen dute.
2zi Elkarteak antolatutako bosgarren Elkartasun Eguna izanen da urriaren 17an Leitzan eginen dutena eta, oraingoan ere, bildutako dirua Navarrabiomed ikerketa zentrora bideratuko dute.