Mendialdea Bat Egin Eguna ospatuko dute ostiralean Leitzan

Ttipi-Ttapa

(Argazkia: EH Bildu)

EH Bilduk Mendialdeko herritar guztiei  egin die festan parte hartzeko deia: «Indarrak batzea, komunitatea sendotzea eta aldaketarako nahia edo konpromisoa adieraztea da helburua».

EH Bilduk Mendialdea Bat Egin eguna antolatu du irailaren 25ean Leitzan. 18:30ean hasiko da egitaraua, EH Bilduko Arkaitz Rodriguezek eskainiko duen solasaldiarekin. Ondotik, girotutako kalejira eginen dute Maddi Ane Txoperena eta Sustrai Colina bertsolariekin. Eguna borobiltzeko, 21:00etan, afaria izanen dute Habelarte Mendialdeko baserritar elkartearen eta Torrea Herrikoaren eskutik. Afarirako txartelak Torrean eta 688 63 99 10 telefonora idatziz eskura daitezke. 30 eurotan jarri dituzte salgai eta langabetuek 15 eurotan eskuratu ahal izanen dituzte. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun