Udako Master Laboral Kutxa txapelketako finaletik kanpo gelditu da Alize Sagardui goizuetarra

Ttipi-Ttapa

Bergara, Etxegarai, Alize Sagardui goizuetarra eta Zabala, larunbatean Oñatin jokatutako finalerdian. Bikote urdinak lortu zuen igandeko finalerako txartela eta Aldairen eta Erasunen kontra jokatuko dute.

Joan den asteburuak gazitik eta gozotik izan zuen Alize Sagardui pilotari goizuetarrarentzat. Igandean, Hiru Hiriburuak txapelketako finalerdietarako txartela lortu zuen, baina bezperan, larunbatean Oñatin, galdu egin zuen Udako Master Laboral Kutxako finalerdian. Zabalarekin batera, 15 tantotan gelditu zen, Etxegarairen eta Bergararen kontrako partidan.

Larunbatean Oñatin jokatutako finalerdian, Zabalarekin batera, 15-22 galdu zuen Etxegarairen eta Bergararen kontra

Beste finalerdian, Aldaik eta Erasunek 22-12 irabazi zieten Ibarrolari eta Osesi, beraz, dagoeneko ezagutzen du datorren igandean, ETBko kamerak lekuko direla, Sopelan jokatuko den finalaren bi bikoteak: Aldai-Erasun eta Etxegarai-Bergara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun